15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 1999ko urtarrilaren 21ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Susana Morrás Ros andrea, Proiektuak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak bitartealdi baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa den Susana Morrás Ros andrea, Proiektuak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea, bitarteko gisa.

2. Foru Agindu hau interesatuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita batean.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A9900701