15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E T X A U R I

Lehiaketa

Xedea: Etxauriko kale batzuen zoladura.

Kontrataren aurrekontua: 68.795.176 pezeta, B.E.Z. barne. (56.683.345 pezeta, proiektuaren arabera, gehi 12.111.831 pezeta, eranskinaren arabera).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekikoa eta presako tramitaziokoa.

Behin-behineko fidantza: aurrekontuaren ehuneko 2 (1.375.900 pezeta).

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.

Eskaintzak aurkezteko tokia: Etxauriko Udalaren idazkaritza.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Etxauriko Udalaren bulegoetan, 1. kartazalaren barrenean sartutako agiriak kalifikatzen direnetik bosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak.

Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Etxauriko Udalaren idazkaritzan, 12etatik 15ak arte. Agiri guztien ale bat Rubio paperdendan dago, Iruñeko Bergamín kaleko 10ean.

Etxaurin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Alejandro Labiano Irujo.

Iragarkiaren kodea: A9900804