15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- U L T Z A M A

1999ko lan egutegia

Ultzamako Udalak, 1999ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

"Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1998ko abuztuaren 3an emaniko Foru Aginduari, Nafarroako Foru Komunitateko esparruan 1999ko lanik gabeko jaiegunak, ordainduak eta errekuperatu behar ez direnak, zehazten dituen horri jarraituz eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina aplikatzen zaien Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko kopurua ezartzen duen abenduaren 26ko 597/1995 Foru Dekretuari jarraikiz,

Aho batez erabaki da:

1. Udalaren zerbitzuko langileen 1999ko lan egutegia onestea. Honakoa da:

-Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

-Urtarrilak 6: Errege eguna.

-Urtarrilak 18: San Anton.

-Martxoak 19: San Jose.

-Apirilak 1: Ostegun Santua.

-Apirilak 2: Ostiral Santua.

-Apirilak 5: Pazko biharamuna.

-Maiatzak 1: Langileen eguna.

-Uztailak 30: Larraintzarko besten bezpera, 12etatik aitzina.

-Uztailak 31: Larraintzarko bestak.

-Urriak 12: Espainiako besta nazionala.

-Azaroak 1: Domusantu eguna.

-Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

-Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

-Abenduak 8: Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

-Abenduak 25: Eguberri eguna.

2. Ultzamako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua, 1649koa izanen dena, honela banatuko da:

A) Lan ordutegia, orokorrean, 8etatik 15:30ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera, eta legeak finkatutako ordu kopuruari egokitu nahian, arestiko idazatiko ordutegiak ukitzen dituen langileek honako lanaldi murrizketa izanen dute:

-Abenduaren 24an eta 31n: hiru ordu, lanaldiaren bukaeran.

B) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte bakarrik, zerbitzu beharrek hala uzten dutenean.

C) Artikulu honen aurreko A) idazatian ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei aplikatuko, ezta ikastetxeari ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu-kopurua errespetatu beharko dute.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea."

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabakiaren honen kontra zuzenean paratzen ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo, bestela, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua hilabeteko epean argitaratzen denetik aitzina.

Ultzaman, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9900733