15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E R G A

Lehiaketa, San Martin kalean hornidura eta saneamendu sareak berritu eta zolatzeko

Udal honek honako obra hau kontratatzeko lehiaketa publikoa iragartzen du:

Xedea: San Martin kalean hornidura eta saneamendu sareak berritu eta kalea zolatzea.

Egiteko modua: lehiaketa publikoa.

Egiteko epea: 3 hilabete.

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: 11.254.988 pezeta (BEZa barne).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen pleguan azaltzen dena.

Proposamenak aurkeztea: Lergako Udal Erregistroan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Egun hori balioduna ez balitz, epea hurrengo egun baliodunean, ordu berean, amaituko litzateke.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxeko bilkura aretoan, proposamen ekonomikoak aurkezteko epea amaitu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Proiektu teknikoa eta klasusula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude Lergako Udaletxean eta Rubio paperdendan, Iruñeko Bergamin kalean.

Lergan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita bostean. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A9900719