15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Gaztetxearen eraikuntza

Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 22an emaniko Dekretuaren bidez erabaki du "Lizarrako Gaztetxearen eraikuntza" izeneko obran onetsitako Exekuzio Proiektuari jarraikiz egiteko dauden lanak, enkantean eta prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eskaintzak aurkezteko epea luzatzea. Aipatutako proiektutik dagoeneko eginik dauden kontusailak, hau da, zimenduak, egiturak eta estalkia, kendu egin beharko dira. Hortaz, epea 13 egun naturalekoa izanen da lizitazio epea luzatzeari buruzko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 13:30ak arte, Udalaren Erregistro Orokorrean.

Lizarran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita bostean. Jarduneko alkatea, José Ignacio Sanz de Galdeano Márquez.

Iragarkiaren kodea: A9900718