15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E S A K A

Mikelgorri parajeko oihan birlandaketa egiteko kontratuaren esleipana

Udaleko Osoko bilkurak, 1998ko azaroaren 20an buruturiko bileran, Mikelgorri parajean egin beharreko oihan-birlandaketa proiektua onartu zuen.

Kontratua esleitzeko prozedura, negoziatua izan da, prentsan paratutako publizitatearen bidez, eta horretarako dagozkion iragarkiak argitaratu dira Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, abenduaren 17an.

Udaleko osoko bilkurak, 1999ko ilbeltzaren 15ean burututako bileran, bertzeen artean honako erabaki hauek hartu ditu:

1.a) Mikelgorri mendiko oihan-birlandaketa egiteko kontratua Andres Escudero Mitxelena jaunari (Berdabio Mendiko Lanak) esleitzea, 5.170.000 pezetatan (BEZ barne).

2.a) Eginiko esleipena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Lesakan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ilbeltzaren hogeian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9900715