15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E S A K A

Otsango industrialdearen urbanizazio lanen hirugarren fasearen esleipena (A.D.U. 16)

Udaleko Osoko bilkurak, irailaren 11n burututako bileran, Otsango industrialdearen (A.D.U. 16) urbanizazio lanen hirugarren faseari dagokion kontratua lehiaketaren bidez esleitzeko Baldintza-Plegua onartu zuen. Jokin Pastor arkitekto teknikoak idatzitako proiektuaren arabera, lizitazio aurrekontua 16.063.508 pezetakoa da.

Udaleko iragarki oholean, urriaren 28ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan dagozkion ediktuak argitaratu ziren.

Udaleko Osoko bilkurak, 1999ko ilbeltzaren 15ean eginiko bileran, aho batez erabaki du:

1.a) Kontratua Construcciones Etxarte y Cía, S.L.ri esleitzea, berak eskeinitako hamabortz milioi, bederatziehun eta laurogeita hamabortz mila pezetatan (15.995.000 pta), Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne.

2.a) Eginiko esleipena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Lesakan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ilbeltzaren hogeian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9900713