15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- U R R O T Z

Lehiaketa publikoa, Urrozko Udalak Toki Azpiegituren

1997/1999 Hirurteko Planaren barrenean sartuak dituen inbertsioen obren proiektua egiteko

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Mota: lehiaketa publikoa.

Baldintza plegua: 1998ko abuztuaren 17ko osoko bilkuran onetsi zen lehiaketarako klausula administratibo partikularren plegua.

Xedea: "Urrozko Maitenekoborda, Aizpea eta Berraburua-Txispekobordako bideak zolatzea" izeneko proiektua gauzatzea.

Hasierako prezioa: gehienez ere 58.489.201 pezeta, BEZa barne.

Eskaeren aurkezpena: Urrozko Udaleko idazkaritzan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 27 egun naturaletan, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Egun hori larunbata edo igandea bada, hurrengo egun baliodunean akituko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal bakar batean, eta horren barrenean bertze bi sartu beharko dira, denak lizitatzaileak sinatuak: 1. kartazalean dokumentazioa eta erreferentziak, baldintzen pleguan zehazten direnak, eta 2. kartazalean, proposamen ekonomikoak, iratsirik dagoen ereduari jarraikiz.

Bertzelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatuen eskura egonen dira Rubio kopiadendan, Bergamín kalea, Iruña, eta Herriko Etxean.

Urrotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: adinez nagusia

N.A.N.: ....................

Bizilekua: .................., karrika:

Berez ez bada, honen izenean: ........ Horren egiaztagiria:

Toki Azpiegituretarako 1997/1999ko Hirurteko Planaren barrenean, Urrozko Maitenekoborda, Aizpea eta Berraburua-Txispekobordako bideak zolatzea izeneko obra proiektua kontratatzea eta aurrera eramateko lehiaketa publikoko espedientearen berri izanik, bertan parte hartzen du, eta hitza ematen osorik onartzen duen klausula administratiboen pleguaren arabera eginen duela, diru honen aldera egin ere: ............ (letraz eta zenbakiz) ........., BEZa barne, eta erantsitako agirian zehaztutako aldaketa eta hobekuntzei jarraituz. Orobat, aitortzen du ez duela indarra duen legerian aurreikusitako ezintasun edo bateraezintasunik, eta eskaintzari .... hilabetetan eutsiko diola.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9900653