15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- S U A R B E

Obra lehiaketa

Kontzeju honek plegu itxiaren bidezko lehiaketarako deia egin du Suarbeko Kontzejuko edateko ura banatzeko sarea eta sanemandu sarea berritzeko eta zoladura lanak egiteko, Toki Azpiegituren 1997-1999 ekitaldiko Obra Planaren barrenean. Hasierako prezioa 24.329.521 pezetakoa da.

Proposamenak Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, 20 egun balioduneko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pleguak Kontzejuko idazkaritzan irekiko dira, haiek aurkezteko epea bukatu ondoko egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua Kontzejuko idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Suarben (Ultzaman), mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9900652