15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A S C A N T E

Obra lehiaketa, herriko argiteria eta instalazio elektrikorako

Xedea: Behe tentsioko instalazio elektrikoa eta herriko argiteria Pamplona eta Avenida del Moncayo kaleetan, Cascanten.

Modua: enkante publikoa, prozedura irekian.

Kontrata bidez egiteko aurrekontua: lau milioi, seiehun eta bat mila zortziehun eta zazpi (4.601.807) pezeta.

Egiteko epea: 40 egun, baina proposamen hobeak onartzen dira.

Proposamenak aurkeztea: Cascanteko Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte.

Obraren proiektua eta kontratazioa arautuko duen baldintzen plegua interersatuen eskura egonen dira Cascanteko Udaleko idazkaritzan.

Cascanten, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A9900650