15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O B E I T I

Hasierako onespena lerrokaduren azterlanaren aldaketari

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bian egindako bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen legeak eskatzen duen quorumarekin:

1. Hasiera batez onestea Oteitzako hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 206. lurzatiari buruzko lerrokaduren azterlanaren aldaketa, José María González Taboada jaunak sustatu eta Susana Ruiz Fernández arkitektoak egina. Hori guztia egin da Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduko 140. artikuluan zein Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoa betez.

2. Onetsitako lerrokaduren azterlanaren aldaketa jendaurrean paratuko da 15 eguneko epean, Hirigintzako kudeaketa arintzeari buruzko martxoaen 14ko 3/1980 Errege Dekretu Legeko 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, horretarako iragarkia paratuz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean zein herrialdean gehien hedatutako egunkarietariko batean. Erabakia zuzenean jakinaraziko zaie Oteitzako kontzejuburuari zein jabeei eta ukitutako gainontzeko interesatuei.

Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9900271