15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O B E I T I

Hasierako onespena Lotzako xehetasun azterlanari

Berriobeitiko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bian egindako bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen legeak eskatzen duen quorumarekin:

1. Hasiera batez onestea Lotzako hirilurreko ondasunen katastroko 11. poligonoko 26. lurzatiari buruzko xehetasun azterlana, Begoña San Martín Erbiti andreak sustatu eta Javier Esquisabel Martínez arkitektoak egina. Hori guztia egin da Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduko 140. artikuluan zein Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoa betez.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean paratuko da 15 eguneko epean, Hirigintzako kudeaketa arintzeari buruzko martxoaen 14ko 3/1980 Errege Dekretu Legeko 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, horretarako iragarkia paratuz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean zein herrialdean gehien hedatutako egunkarietariko batean. Erabakia zuzenean jakinaraziko zaie Lotzako kontzejuburuari zein jabeei eta xehetasun azterlanaren lurralde esparruak ukitutako gainontzeko interesatuei.

Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9900270