15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Hilobi baten emakida administratiboa

Honen bidez aditzera ematen da udal hilerriko hilobi baten emakida administratiboari buruzko idazkia sartu dela Tuterako Udaletxean. Ondokoak dira datuak:

Espediente zenbakia (sarrera eta data): 11.406/98, abenduaren 9koa.

Instantzia egin den lekua eta data: Tutera, 1998ko abenduaren 9a.

Eskatzailea: Francisco Gómez Vicente jauna.

Izapidea egin duen udal bulegoa: idazkaritza. Zerbitzu Orokorrak. Udaletxea. Plaza Vieja, 1, beheko oina.

Panteoi zenbakia: 182.

Aldea: berria-ezkerraldea-alderdi berria.

Liburua: 10.

Egungo titularra: Quintina Pérez Fueros andrea.

Ezarri nahi den titularra: Francisco Celestino Gómez Vicente jauna eta María Pilar Gómez Pérez andrea.

Eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak: NANaren eta tituluaren fotokopia.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Zerbitzu Orokorren bulegoetan, beheko oinean, ikusgai jarriko den espedientea aztertu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan hura aztertu eta alegazioak egin ahalko dituzte, baita espedientean kontuan hartu beharrekotzat jotzen dituzten agiriak eta datuak aurkeztu ere, Tuterako Udalaren erregistro orokorrera bildaliz (Udaletxea, Plaza Vieja, 1).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A9900269