15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Alkatetzaren ebazpena

Lizarrako alkate udalburuak, 1998ko abenduaren 29an, ondorengo erabakia hartu zuen, bere eskurantzez baliatuz eta A.F.E arautzen duten azaroaren 28ko 2568/86 E.D.ko 42. artikuluan, ondorengoetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraiki:

1.-Elena Urabayen Albizu andrea bosgarren alkateorde izendatzea, eta Gobernu Batzordeko kide.

2.-Gizarte Ongizatearen Udal Patronatuko lehendakaritza Elena Urabayen Albizu andrearen esku uztea.

3.-Osasunaren Informazio Batzordeko lehendakaritza Elena Urabayen Albizu andrearen esku uztea.

4.-Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, hark ezagutzeko eta ondorioak izan ditzan. Orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9900265