15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena

Alfredo García López Antsoaingo alkate udalburuak, datako egunean, ondorengo ebazpena eman du:

"Ikusirik zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lorazaintza espezialitateko lanpostu bat betetzeko proben ondoren, epaimahai kalifikatzaileak egin duen izendapen proposamena, 1998ko azaroaren 19koa (deialdia 1998ko uztailaren 15eko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen).

Kontuan izanik proposatutako izangaiak deialdiko 8.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu dituela, bidezko da, 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izendapena egitea.

Ondorioz, ondorengoa ebatzi dut:

1. Alfredo García-Falces Larrañeta jauna Antsoaingo Udalaren funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan, lorazaintza espezialitatekoan, jardun dezan, Antsoaingo Udalaren Mantenimendu zerbitzuetan.

2. Izendatutako izangaiak, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina kontatuta, hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoari jarraiki.

3. Izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea."

Deialdiko 9.1 oinarrian ezarritakoari jarraiki ematen da aditzera.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9900264