15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala

Tafallako Udalak, 1998ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Ikusirik Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren proiektua, SGU-15 eta SGU-18 sistema orokorren mugaketari buruzkoa, Tafallako Udalak sustatua.

Kontuan hartuz Udalaren Zerbitzu Teknikoek eginiko txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115, 125 eta 127. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala, SGU-15 eta SGU-18 sistema orokorrak mugatzekoa, Tafallako Udalak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean paratzea hilabeteko epean argitaratzen denetik aitzina, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, herritarrek eta interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Orobat argitaratzea Diario de Navarran, Diario de Noticiasen eta Udaletxeko iragarki oholean.

Aditzera ematen da jakin dadin eta ondorioak izan ditzan, ohartaraziz erabakiaren kontra paratzen ahal dela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua bi hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea. Idazkaria, sinadura ulertezinak.

Iragarkiaren kodea: A9900132