15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L O D O S A

Administrazioko langileen 1999ko jaiegunen eta lanegunen egutegia

Udaleko administrazioko langileen 1999ko lan egutegia onetsi behar dela eta, Nafarroa osorako finkatuta dauden jaiegunez gain eta uztailaren 31 larunbata (herriko besta) dela kontuan hartuta, Alkatetzak gaur emaniko dekretuari jarraikiz, 1999ko egun hauetan udal bulegoak itxita egonen dira:

-Abuztuak 2, 3 eta 4 (herriko bestak).

-Irailak 17 (Ama Birjina Doloretakoaren bestak).

-Abenduak 7 (hainbat jaiegunen arteko zubia).

-Urteko larunbat guztiak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Lodosan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Fermín Remírez Elías.

Iragarkiaren kodea: A9900131