15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- BIURRUN-OLKOTZ

1999ko karga-tasak

Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamazazpian egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Laugarrena.-1999ko zergetarako karga-tasak

Aho batez erabaki dute:

Ondoren aipatzen diren karga-tasa hauek onestea 1999rako:

1. Hirilurraren kontribuzioa: % 0,14.

2. Landalurraren kontribuzioa: % 0,26.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea gutxieneko kuoten gainean.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: lanen benetako kostuaren % 2.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: % 8. Igoerak zehazteko honako portzentaia hauek erabiliko dira:

-5 urtera bitarte: % 2,2.

-10 urtera bitarte: % 2,1.

-15 urtera bitarte: % 2.

-20 urtera bitarte: % 2.

Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi- errekurtsoa paratu ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epearen barnean (Udal honetako osoko bilkurari errekurtsoaren berri aldez aurretik emanik) eta, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Biurrunen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita zortzian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9900080