15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R E L L A N O

1999ko karga-tasak

Udal honek, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen 1998ko azaroaren 16an egin bilkuran:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa ezartzea: ehuneko 0,35.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa ezartzea: ehuneko 0,80.

3. Instalazio, eraikuntza eta obren gaieko zerga ordainarazteko karga-tasa ezartzea: % 2.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergetan gutienez ere aplikatu beharreko portzentaia eta karga- tasak ezartzea.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan gutienez ere ageri diren kostuen gainean 1 indizea ezartzea.

6. Erabaki honek 1999ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi- errekurtsoa paratzen ahal da zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazpen honen biharamunetik aitzina, edo, aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honetatik hilabeteko epean.

Arellanon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: A9900079