15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Hasierako onespena jabari publikoko ondasunak desafektatzeari

Lizarrako Udalak, 1998ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko jabari publikoko udal ondasuneko lur zein lurpearen sailkapen juridikoa aldatzea, lurpeko aparkalekua egitearren:

"Autobusen aparkalekua, geltokiaren atzealdean; 1.561,58 metro karratuko azalera".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 132 eta ondoko artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik jasotzen ez bada, behin betikoz onetsiko da sailkapen juridikoaren aldaketa, eta ondareko ondasuntzat joko da alegazioak aurkezteko epea iragandakoan.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9900023