15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 1999ko urtarrilaren 18koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, José Antonio Luquin Juániz jauna Nekazaritzako Egiturak Berritzeko Atalaren B Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko bulegoburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileriaren arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak, 3. artikuluan, ezartzen du Nafarroako Gobernuko kontseilariei dagokiela bulegoburuen bitarte baterako izendapena egitea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Luquin Juániz jauna Nekazaritzako Egiturak Berritzeko Atalaren B Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko bulegoburu izendatzea, bitarteko gisa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9900571