15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L I Z A R R A

Hasierako onespena Los Llanosko plan bereziaren aldaketa puntualari

Lizarrako Udalak, 1998ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, udal espedientean dagoen dokumentazioarekin bat etorriz, Los Llanosko plan bereziaren aldaketa puntuala, eraikitzeko alderdia handitzearren egungo aparkalekuko sotoan eta autobusen geltokiko atzealdean.

Espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 127. artikuluari buruz 117. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz egin da.

Espedientea Hirigintzako Udal Bulegoan dago interesatuen eskura.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9900022