15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I EN

Herrilurrak jaregitea

Azkoiengo Udalak, 1998ko azaroaren 19ko osoko bilkura arruntean, aho batez, eta legeak eskatzen duen quorumaz, hau da, korporaziokideen legezko kopuruaren bi herenak bertan zirelarik, erabaki hau hartu zuen: behin-behinean onestea Baiungako Lurzatiak Bateratzeko proiektuaren 43 lurzatia (26.923 metro karratu) herrilurretatik jaregiteko espedientea eta Chueca nebarreben lurzati batzuekin trukatzeko baldintzak. Lurzatiok honako hauek dira:

17. poligonoko 664 zk.ko lurzatia, 7.668 metro karratukoa.

17. poligonoko 669 zk.ko lurzatia, 3.465 metro karratukoa.

12. poligonoko 87 zk.ko lurzatia, 29.393 metro karratukoa.

14. poligonoko 31 zk.ko lurzatia, 8.037 metro karratukoa.

12. poligonoko 238 zk.ko lurzatia, 6.602 metro karratukoa.

Hori jendaurrean azaldu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3b artikuluarekin bat etorriz, legebidezko interesatuek egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabostean. Alkatea, sinadura irakurtezina.

Iragarkiaren kodea: A9811631