15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- OLABE ETA OLAIZKO KONTZEJUAK (OLAIBAR)

Kalifikazio juridikoa aldatzea

Olabeko (Olaibar) Kontzejuak, udalerri honetako Eskola Multzoaren (Eskola eta etxebizitza) bi herenen jabeak, 1998ko azaroaren 4ko aparteko bilkuran, eta Olaizko (Olaibar) Kontzejuak, multzoaren beste herenaren jabeak, 1998ko maiatzaren 9ko aparteko bilkuran, ondokoa erabaki dute:

Etxebizitzaren kalifikazio juridikoa aldatu eginen da, gaur egun erabilera publikorako baita, eta ondareko ondasun bihurtuko da, behin Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskola-erabilera kentzea onartuz gero.

Hori argitara eman da, nahi duen orok alegazioak egin ahal izan ditzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Olabe-Olaitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren seian. Olabeko Alkatea, José María Sánchez. Olaizko Alkatea, Santiago Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9811630