15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E O T Z

E D I K T U A

Leozko Udalak, 1998ko abenduaren 11ko bilkura arruntean aho batez hartutako erabakiaren bidez, zerga ordenantza orokorra eta irekiera-lizentziengatiko tasak arautzen dituen zerga ordenantza onetsi ditu, bai eta eraikuntza eta instalazioen gaineko zerga arautzen dituen ordenantzaren aldaketa ere. Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, agiri horiek jendaurrera azaltzea erabaki du, erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Jendaurreko azalpenaldia hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Leotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabostean. Alkate-udalburua, Josu Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A9811628