15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L A R R A G A

5. unitateko lurrak berriro zatitzeko proiektua behin-behinean onestea

Larragako Udalak, 1998ko urriaren 23ko Osoko Bilkuran legezko gehiengoaz hartutako erabakiaren bidez, behin-behinean onetsi zuen Udal Plangintzari buruzko Arau Subsidiarioetako 5. unitateko lurrak berriro zatitzeko proiektua, Juan Carlos Artieda Barandalla arkitektoak eta Alfredo Irujo Andueza abokatuak Larragako Udalaren izenean idatzitakoa (I.F.Z.: P-31/14100-E; helbidea: Foruen Plaza, z/g, 31251-Larraga). Proiektua jendaurrean azalduko da hamabost asteguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Ondoren onespena behin betikoa izanen da, baldin eta jendaurreko azalpenaldi horretan agiriari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada.

Lurrak berriro zatitzeko agiria eta haren espedientea agerian daude udal bulegoetan, interesatuek haiek aztertu eta egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Hori argitara eman da, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoa betez.

Larragan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita hamarrean. Alkate-udalburua, Cristina Munárriz Colomo.

Iragarkiaren kodea: A9811628