15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O R I S O A I N

1998ko aurrekontuaren behin-behineko onespena

Orisoaingo Udalak, 1998ko urtarrilaren 29ko bilkuran, 1998. urterako Udal aurrekontu arrunta behin-behinean onetsi zuen. Aurrekontuaren atalak honakoak dira:

SARRERAK:

Zuzeneko zergak: 1.251.000 pezeta.

Zeharkako zergak: 345.000 pezeta.

Tasak eta beste sarrera batzuk: 4.868.900 pezeta.

Transferentzia arruntak: 2.320.000 pezeta.

Ondare-sarrerak: 300.000 pezeta.

Finantza-aktiboen aldakuntza: 1.000.000 pezeta.

Sarrerak guztira: 10.084.900 pezeta.

GASTUAK:

Langileen ordainsariak: 1.567.668 pezeta.

Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa: 1.249.666 pezeta.

Transferentzia arruntak: 2.888.000 pezeta.

Ondasun-inbertsioak: 4.307.122 pezeta.

Finantza-pasiboen aldakuntza: 72.444 pezeta.

Gastuak guztira: 10.084.900 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurrekontua jendaurrean azalduko da hamabost egunez, interesatuek egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Orisoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, Moisés Lerga.

Iragarkiaren kodea: A9811603