15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak azaroaren 24an emandako 247/1998 Foru Aginduarena. Foru Agindu horren bidez garatu ziren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko erregimena eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen erraztua, 1999. urterako.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko erregimena eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen erraztua, 1999. urterako, garatu zituen Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren azaroaren 24ko 257/1998 Foru Aginduan akatsik badela oharturik (1998ko abenduaren 28ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), ondotik zuzentzen da, Foru Agindu horren akats zuzenketaren bidez.

Gaztelaniazko bertsioan, Foru Agindu horren II. Eranskineko II. idazatian, 9052. orrialdetik 9056.era, taula guztien buruan "Cuota repercutida anual por unidad (pesetas)" dioen tokian "Cuota anual por unidad (pesetas)" behar du.

Iragarkiaren kodea: A9000479