15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazia bulego bat Barañaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoan irekitzea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan eta Farmazia bulegoak ezarri, eskualdatu edo integratzea arautzen duen apirilaren 14ko 909/78 Errege Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten da María José Liberal Lezáun andreak Barañaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoan farmazia bulego bat irekitzea eskatu duela, apirilaren 25eko 16/97 Legean xedatutakoaren babesean. Horren berri ematen da edozeinek Osasun Zentro eta Jarduerak Ikuskatzeko Atalean (Iruñeko Amaia kaleko 2A-3.ean) dagoen F-1/99 espedientea aztertzeko aukera izan dezan, iragarki hau argitara eman eta hogei eguneko epean. Bereziki ohartarazi nahi da epe berean Osasun Eskualde Oinarrizko horretan farmazia bulego gehiago ireki ahal izateko baimena eskuratzeko beste eskaera batzuk aurkez daitezkeela. Eskaera horiei alegatutako inguruabarrak eta merezimenduak erantsi beharko zaizkie, apirilaren 14ko 909/78 E.D.ren 4. artikuluaren arabera eta Osasun eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1979ko azaroaren 20ko Aginduari jarraituz. Gainera, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatzen denetik aurrera hamar eguneko probaldia irekiko da, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten frogak eta beren eskubideak defendatzeko egokiak iruditzen zaizkien agiriak aurkez ditzaten. Froga horietan garrantzizko alderdiak egiaztatzen ahalko dira zuzenbidearen arabera bidezko den ebazpena eman dadin.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian.-Espedientearen instruktorea, Eugenio Izu Belloso.

Iragarkiaren kodea: A9900557