15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Zehapen Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59 artikuluko 1. eta 2. idazatietan aurreikusirik badago ere, Osasun kontseilariak azaroaren 18an emaniko 178/1998 Foru Agindua, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, eta zehapen espediente horri dagokion karguen plegua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez, Lege hartako 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da:

"178/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Osasun kontseilariak emana, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari 53/98 zehapen espedientea irekitzen diona.

Ikusirik, Goardia Zibilaren 522. Komandantziak (Zubiriko Seprona) Luis Ceniceros Ceniceros jaunaren kontra 1998ko abuztuaren 21ean jarritako salaketa, non salatuak, ustez, elikagaien erabiltzaileei buruzko Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 2505/1983 Errege Dekretua hautsi zuela ohartarazten baita.

Osasun arloko arau-hausteen zehapen prozedura onesten duen urtarrilaren 22ko 48/1996 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Luis Ceniceros Ceniceros jaunari (16.479.735 N.A.N.) zehapen espedientea irekitzea, kontsumitzaileen defentsaren eta nekazaritzako elikagien ekoizpenaren arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuan tipifikaturiko arau-haustea ustez egiteagatik.

2. María Teresa Ciáurriz García andrea, Osasun Departamentuko Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Ataleko legelaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindua salatuari, salatzaileari, Osasun Publikoaren Institutuari eta instruktoreari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hemezortzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto".

KARGUEN PLEGUA

53/98 espedientea

1.-Salatua: Luis Ceniceros Ceniceros jauna.

Helbidea: Zubiri pintorea kalea, 6. Iruña.

I.F.Z./N.A.N.: 16.479.735.

2.-Arau-haustea gertatu zen eguna: 1998ko abuztuaren 21a.

3.-Salaturiko egintzak:

Luis Ceniceros Ceniceros jaunak elikagaien erabiltzaileen txartelik ez edukitzea, ibilgailu-izozkailuan, Fiat markako "Ducato" eredukoan, NA-9598-X matrikulakoan, haragia (2 txerrikume 034442 emate-agiriaren arabera, eta txerrikume bat 034443 emate-agiriaren arabera) garraiatzen bazuen ere, Orkoiengo udalerrian ("La Protectora" hiltegia), 1998ko abuztuaren 21ean, Goardia Zibilaren 522. Komandantziak igorririko salaketaren arabera.

4.-Hautsiriko araua:

3. idazatian aipatzen diren egintza salatuek 1983ko irailaren 20ko 225. "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaraturiko abuztuaren 4ko 2505/1983 Errege Dekretuko 3.a) artikulua hausten dute, 2.1 artikuluari dagokionez. Errege Dekretu haren bidez elikagaien erabiltzaileen erregelamendua onetsi zen. Bertan xedatzen denez, elikagaiak darabiltzaten langileek elikagaien erabiltzaileen txartela eduki behar dute nahitaez.

Egintza hori kontsumitzaileen defentsaren eta nekazaritzako elikagien ekoizpenaren arloko arau-hauste eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuko 2.2 artikuluan, 2.1.1 artikuluari dagokionez, tipifikaturiko arau-hauste arina da.

5.-Zehapena:

1945/1983 Foru Dekretuko 10.1 artikuluan xedaturikoarekin bat, 20.000 pezetako isuna ezartzea proposatu da.

6.-Organo eskuduna:

Osasun kontseilaria eskuduna da zehapen hori ezartzeko, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 29. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Jakinaraz bekio karguen plegu hau espedientatuari eta, ohartaraz, 15 egun baliodun dituela alegazioak aurkezteko, argibideak edo agiriak aurkezteko eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko, osasun arloko arau-hausteen zehapen prozedura onesten duen eta 1996ko otsailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen urtarrilaren 22ko 48/1996 Foru Dekretuko 5. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren zortzian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan José Arístegui Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9900471