15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik, Patrick Darch jaunari irekitako 69/98 zehapen espedientearen ebazpena jakinaraztea, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agindu bezala, ezinezkoa izan denez, bidezko da orain honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzea.

1279/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Patrick Darch jaunari zehapena ezartzen diona (00025899838 zk.), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen kontrako arau-haustea egiteagatik.

Ikusirik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 1ean emandako 692/1998 Foru Aginduaren bidez Patrick Darch jaunari (00025899838 zk.) irekitako 69/98 zehapen espedientea, hark harrapatu zuen baimenduriko neurriz beheitiko izokin bat uretara ez bueltatzeagatik, Foruzaingoak 1998ko maiatzaren 24an jarritako salaketaren arabera.

Zuzeneko jakinarazpena egitea bitan saiatu arren, ezinezkoa izan da eta, hortaz, Karguen Plegua eta zehapen espedienteari hasiera ematen dion Foru Agindua 1998ko irailaren 28ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman ziren argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurreikusi bezala. Salatuak ez du alegazio-idazkirik aurkeztu horretarako eman zitzaion epean. Horrenbestez, zilegi da irekitako zehapen prozedura aurrera eramatea, jakinarazi zen kargu plegua dagoen-dagoenean utzita.

Horiek horrela, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Patrick Darch jaunari (00025899838 zk.) 50.001 pezetako isuna ezarri, arrantza baimena kendu eta berriro eskuratzeko urte beteko ezgaitasuna ezartzea egindako arau-haustearengatik, aipatu Foru Legearen 122.b) artikuluarekin bat, Foru Lege beraren 106. artikuluari jarraikiz erabaki litekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2. Zehatuak 3.000 pezetako kalteordaina ordaindu beharko du egindako kalte-galerengatik, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 107. artikuluarekin bat etorriz. Kalteak Basa faunako espezieak baloratzeko baremoa ezarri zuen Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren maiatzaren 5eko 107/1993 Foru Aginduan xedatutatakoari jarraikiz kalteak baloratu dira.

3. Desgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kalea, 1-1. solairua) edo bere etxetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren Koarteleko Komandantzian. Desgaitzealdia hasiko da zehapena administrazio bidean irmo bilakatu eta biharamunean.

4. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez ere 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Arau-hausleak, aurreko idazatian adierazitako epean, berari egotzitako kalte eta galeren ordaina osorik ematea, baita tresnak, armak edo animaliak berreskuratzeagatik dagokiona ere.

c) Arau-hausleak idazki bidez adierazi beharko du ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio egiteari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Alondegi kaleko 1-2. solairuan, Kontrol Administratiboaren Atalera, non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

5. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da.

6. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraituz.

7. Foru Agindu hau jakinaraztea zehatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamabian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9900415