15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena, alegia Lehendakaritza kontseilariak azaroaren 12an eman 1418/1998 Ebazpenari buruzkoa, egitea ezinezkoa izan denez, honen bidez egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio:

"1418/1998 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Luis Vallejo Carmona jaunari, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik, 30.000 pezetako isuna ezartzen diona.

Ikusirik, Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz Luis Vallejo Carmona jaunari irekitako zehapen espedientea, 1998ko uztailaren 11n eta 12an Iruñean egin zen zezenketan 8 eta 59 zenbakiak zituzten zezenei aterabidea ixteagatik.

Kontuan harturik:

1. Zehapen espedientearen prozeduran Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko ezarritako prozeduraren tramiteak egin direla.

Espedientearen zuzeneko jakinarazpena egitea ezinezkoa izan zelarik, jakinarazpen ediktua 1998ko urriaren 7ko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluarekin bat etorriz.

2. Salatutako egitateak ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 69.4. artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-haustetzat hartu dira. Bertako 95.4.d) artikuluak arintzat jotzen du arau-hauste hori eta 10.000tik 75.000 pezetara arteko isuna dagokiola xedatzen.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak irailaren 25ean eman 657/1996 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Luis Vallejo Carmona jaunari (51.566.268 NANa) 30.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren zenbatekoa edozein Banku edo Aurrezki Kutxatan sartu beharko da, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan hartu beharreko ordain-gutunaren bitartez (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 Iruña).

3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Luis Vallejo Carmona jaunari jakinaraztea, ohartaraziz haren kontra helegite arrunta paratzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamabian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A9900477