15. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1/1999 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Caparroso-Zarrakaztelu NA-5500 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Mélida-Zarrakaztelu" izeneko proiektua prestatzeko kontratua adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko, aditzera ematen da, urtarrilaren 8ko 1/99 Ebazpenaren bidez, kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Caparroso-Zarrakaztelu NA-5500 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Mélida-Zarrakaztelu" izeneko proiektua prestatzea.

-Adjudikatzeko era: lehiaketa.

-Adjudikatzeko prezioa: 9.930.000 pezeta.

-Epea: 3 hilabete.

-Adjudikazio hartzailea: Cintec,S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A9900645