14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: hazkuntzarako estabulazio librea eta elikadura tokia, hiri honetako El Raso alderdian, 2. poligonoa, 292 eta 293 lurzatiak.

Eskatzailea: S.C. Resano Goñi eta Resano Osés.

Aditzera ematen da, ukituta gertatzen direnek beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Azkoienen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9900659