II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- Z A N G O Z A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Delime General Navarra de Construcciones, S.L. Jarduera: garaje komuna-8 etxebizitza familiabakar. Instalazioa: paratu eta legeztatzea. Tokia: U.D. Ao-A1.1 (9-13 lurzatiak).
Zangozan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, Agustín Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: A9900627