14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ITZA ZENDEA

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten epe horrek iraun bitartean.

Eskatzailea: Prefabricados Lainz, S.L. Jarduera: hormigoizko prefabrikatuak egitea. Tokia: Sarasako poligonoa (Itza).

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9900626