14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- SAN ADRIAN

Zehapenaren jakinarazpena

Trafiko, Bide Segurtasun eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honek ezarri dituen zehapenetatik beheko zerrendan azaltzen direnak ezin jakinarazi izan direnez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Espedientea: 9818. Jabea: Trecet Briand, Elisabeth. Matrikula: SS-3448-Z. Arau-haustearen lekua: La Ribera, 4. Eguna: 1998/02/26. Ordua: 12:25. Hautsi diren arauak: BSL 53.1, ZAO 154. Zenbatekoa: 5.000 pezeta.

Isuna bere irmotasun egunaren ondorengo hamabost egun baliodunetan ordaindu behar da. Epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko da.

Zehapenaren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hileko epean, zehapena ezarri duen organoari aldez aurretik jakinarazirik; edo

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren zazpian. Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: A9811434