II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- Z A R E
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lanaldi partzialekoa, betetzeko
Zareko Udalak deialdia iragartzen du, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lanaldi partzialekoa, ohikoaren % 75ekoa, oposizio bidez betetzeko.
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoaren izaera izanen du eta Gizarte Segurantzan inskribatuko da eta bertan alta emanen zaio.
1.2. Urteko lansari gordina izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategineko E mailari dagokiona, beti ere lanaldiaren proportzionaltasuna kontutan hartuta.
1.3. Izendatzen den izangaiaren eginkizunak deialdiaren kategoriari dagozkionak izanen dira, hala nola; udalaren eraikinen mantenimendua eta garbiketa, udalaren ondasunen zainketa, igeltserotza, iturgintza eta zurgintzako lanak, mota guztietako udal zerbitzuak egitea, obretan laguntzea, igerilekuen zainketa, etab.
1.4. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak edozein unetan alda dezake.
2.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Deialdian onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea eduki eta adinez nagusiak izatea.
b) Gutxienez, Eskola ziurtagiria edo haren baliokidea izatea.
c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
d) Karguan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Gidatzeko B-1 motako baimena izatea.
3.-Eskabideak.
3.1. Eskabideak Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Deialdi honetan argitaratutako ereduari lotu beharko zaizkio, eta bertan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko zehazturik dagoen epea amaitzen den egunean.
3.2. Eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdiko 2.1 puntuan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak edo haien kopia konpultsatuak.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.-Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Zareko Udaleko batzorde kudeatzaileko buruak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.
4.2. Baztertuta gelditzen diren izangaiek, behin- behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte, bai eta eskabidearen betebehar formalen eta aurkeztutako dokumentazioaren gaineko akatsak zuzendu ere.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta behin horiek ebatzita direla, batzorde kudeatzaileko buruak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta probak hasteko datarekin batera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.
5.-Epaimahai kalifikatzailea.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Zareko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Zareko Udaleko alkateordea.
Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz jauna.
Ordezkoa: Agustín Gogorcena Aoiz jauna.
Mahaikidea: Tomás Urmeneta Fernández jauna
Ordezkoa: Joaquín Gortari Solbes jauna.
Mahaikidea: Raquel García Areso andrea.
Ordezkoa: María José Chalmeta Olaso andrea.
Mahaikide-idazkaria: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna.
Ordezkoa: Diego Sánchez Antuña jauna.
5.2. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak egin baino lehen, eta eraketa hori nahiz ondorengo jarduna baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kideen gehiengo absolutua biltzea.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu, deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu nahi duen probetarako. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko.
6.-Oposizioa nola egin.
6.1. Oposizioaren hasiera eguna zehaztuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren onespenarekin eta argitaratzearekin batera.
6.2. Ondotik, epaimahaiak arauzko moduan emanen ditu argitara gainerako proben egunak, Zareko Udaleko iragarki oholean.
6.3. Oposizioak honako ariketak izanen ditu:
A) Lehenbiziko ariketak: praktikoa: deialdi honetako 1.3 puntuko lanekin zerikusia duten lan xeheak egitea. Horretarako materialak emanen dira. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira eta baztertuak geldituko dira 15 puntu lortzen ez dituztenak.
B) Bigarren ariketa: teorikoa: idatziz erantzun beharko dira Zareko ezagupenei buruzko 10 galdera, hau da, hango dermio, kale, etab.ei buruzkoak. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira eta baztertuak geldituko dira 15 puntu lortzen ez dituztenak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.
C) Hirugarren ariketa: teorikoa: idatziz erantzun beharko dira deialdi honetako II. eranskineko zerrendako gai bat. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira eta baztertuak geldituko dira 15 puntu lortzen ez dituztenak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.
D) Laugarren ariketa: 10 arazo matematiko ebatzi beharko dira. Ez da kalkulagailurik onartuko. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira eta baztertuak geldituko dira 15 puntu lortzen ez dituztenak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.
E) Epaimahaiarekin elkarrizketa: gehienez ere 5 puntu lortzen ahal dira.
Oposizioko proba bakoitza baztertzailea izanen da.
6.4. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean jendaurrean ikusgai paratuko ditu Zareko Herriko Etxeko bulegoan lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.
6.5. Proba guztietarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Kanporaturik geldituko dira probak egitera aurkezten ez diren izangaiak.
7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda.
7.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Zareko Herriko Etxeko bulegoan jendaurrean paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, oposizioan izangai bakoitzak ateratako puntuazioen batura egin ondotik. Izendapen proposamen ere eginen du.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hogeita hamar egunen barrenean, proposameneko izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
A) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.
B) Ziurtagiri mediku ofiziala, interesatuak karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten ahal dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duena.
C) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dagoela erakusten duena.
7.3. Proposameneko izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da lan- kontratua formalizatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.
7.4. Aurreko 7.3 atalean aurreikusitako kasuan, 7.1 ataleko zerrendan ondotik datozen izangaiekin bete beharko du baja Udalak.
8.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
8.1. Hautabidea bukaturik, Zareko Udalak Zareko Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du proposatua.
8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.3. Izangai izendatuak hilabetea izanen du izendapena jakinarazten denetik lanpostuaren jabetza hartzeko. Aipatu epearen barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Zareko Udaleko lan-kontratudun, lanaldi partzialekoa, bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraikiko zaio.
9.-Errekurtsoak.
9.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta egintzen aurka Nafarroako Toki Entitateendako indarra duen legeriak ezarritako errekurtsoak paratzen ahal dira.
Zaren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Antonio Otazu Orduna.
I. ERANSKINA
Izena: ..............., adinez nagusia N.A.N. zenbakia: ............, sorteguna: ..............., sorterria: ................, bizilekua: ..........., karrika: ..........., ..... zenbakia: posta kodea: ....... telefonoa:
Azaltzen da eta honakoa adierazi:
Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, lanaldi partzialekoa, oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.
Karguan aritzea galarazten ahal dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela.
Indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ez duela.
Disziplinazko espediente bidez ez dela inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta eginkizun publikoetarako ezgaitua ez dagoela.
Deialdian eskatzen den titulazioa baduela.
Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Horrenbestez:
Eskatzen du eskabide hau onartzea eta, hortaz, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, lanaldi partzialekoa, oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea.
(Eguna eta sinadura)
II. ERANSKINA
1.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak. Bermeak. Konstituzio Auzitegia. Erregeren eginkizunak konstituzioan. Gorte Nagusiak. Estatuaren lurralde antolamendua. Aipamen laburra.
2.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1983 Lege Organikoa. Izaera eta esanahia. Nafarroako Foru Erakundeen aipamen laburra.
3.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legea.
4.-Administrazio polizia. Udalaren lizentzien azterketa eta kontrola (obrak, jarduera sailkatuak, irekitzekoak, etab.), kaleko salmentaren eta herriz herriko merkataritzaren kontrola. Udalaren ordenantza eta bandoetatik heldu diren egintzen exekuzioa.
5.-Ur hornidura. Ur-araztegiak. Putzu beltzak. Udalaren eskumenak. Saneamendua.
Iragarkiaren kodea: A900060