14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Tuterako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua izateko bi lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak

1.-A) Xedea.

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia iragartzen da, Idazkaritza Nagusian (Udal Artxiboa) eta Kultura, Prestakuntza eta Gazteria Alorrean (Kirolak) aritzeko.

Lehiaketan beste lanpostu bat eskuratu eta hutsik uzten direnak ere deialdiaren xede dira. Lanpostu berrietarako baldintzak oro har ezarrita daude Udalaren Plantila Organikoan.

B) Lanpostuaren deskripzioa.

Lanpostuaren eginkizunak zerbitzu anitzetako enplegatu batek bere Alorrean betetzen dituenak dira. Alor batean arituko bada ere, hori ez da eragozpena lanpostuaren Alorrarekin zerikusia duten afera guztietan aginduak hartu eta behar den laguntza emateko, bere kategoriari dagozkion eginkizunak badira.

2.-Deialdia egiten duen organoa, eginkizunak delegatzea eta lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Oinarri hauek onetsi eta deialdia egitea Tuterako Udalaren osoko bilkurari dagokio eta Udalak espresuki delegatzen dizkio Tuterako Udal honen alkate udalburu jaunari deialdia egiten duen organoaren eginkizun guztiak, arau eta legeen aldetik beharrezko diren igorpenetan hark bidezko tramiteak, izendapena eta destinoak esleitzea barne, egin eta bidera ditzan.

Lehiaketan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utziko dituztenak ere erantsiko zaizkio.

Deialdiko lanpostuez bestelako izen bat duten lanpostuei, beren titularrek lehiaketan parte hartu eta lanpostu berriaz jabetzen direnean, izena aldatuko zaie. Halaber, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz eskaintzen diren lanpostuen izena aldatuko da.

3.-Bete beharreko baldintzak.

Lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek baldintza hauek beharko dituzte bete eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean:

a) Tuterako Udalaren edo haren erakunde autonomoen funtzionario edo lan araubideko langile finko izatea, bai jardunean bai zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D mailakoa izatea.

c) Eskola graduatuko, lehen mailako lanbide heziketako edo horien baliokidea den tituluaren jabe izatea.

d) Osoko bilkuraren edo erakunde autonomoko organo eskudunaren erabakiaren bitartez, Tuterako Udaleko edo erakunde autonomo bateko atezain, zerbitzu anitzetako enplegatu, zerbitzu anitz eta berezietarako langile, makinista, zerbitzu berezietarako menpeko eta zerbitzu anitzetako menpeko lanposturako izendatua izan edo lanpostu horri atxikia izatea.

e) Urtebete egina izatea zerbitzu ematen, orain betetzen duen lanpostuaren jabe izanik.

Nahitaezko eszedentzian nahiz borondatezkoan lanpostu erreserbarik gabe dauden funtzionarioek badute aukera lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko, baldin eta deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Horrela, berriz jardunean izanen dira lanpostu bat behin betikoz adjudikatuta dutela.

Lehiaketa hau ebazteak ez du inoiz ekarriko lehiatzaileen orain arteko araubide juridikoaren aldaketarik (Estatutua. Hamargarren Xedapen Gehigarria).

4.-Lansariak.

Lanpostuaren lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden Langileen Estatutuan ezarritakoak izanen dira, beti ere indarrean dagoen plantila organikoan ezarritako mailarekin eta osagarriekin.

5.-Eskabideak.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean hamabost egun naturaleko epean, oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik.

Eskabideak, deialdi honen eranskinean agertzen den ereduari lotuko zaizkio.

b) Izangaiek, eskabidearekin batera, lehiaketan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte, baita baloratu beharreko merezimenduen agiriak ere. Hori dena, eskabidea aurkezteko ematen den epea amaitzen den egunean beharko da bete.

c) Aurkezteko epea luzaezina da.

6.-Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadin aginduko. Orobat, hurrengo bost egun naturaletan izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela adieraziko du, baita izandako akatsak, halakorik balego, zuzendu ere. Paratutako epe horretan eskabiderik aurkeztu ezean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du lehiaketa eman gabe deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzirik, alkate udalburuak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

7.-Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahai kalifikatzaileak honako kideak izanen ditu:

Mahaiburua: César Ignacio Pérez Garde jauna, Zerbitzu Ekonomikoen Alorreko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: José Angel Pérez Marañón jauna, Kirol Alorreko zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Ramón Tobajas Lainez jauna, Langile Batzodeko kidea.

Ordezkoa: Isaac Lasanta Carrascosa jauna, Langile Batzordeko kidea.

Mahaikide-idazkaria: María Elena Zubieta Mozaz andrea, Idazkaritzari (Langileria) atxikiriko gizarte graduatua.

Ordezkoa: Jesús María Ollo Idoate jauna, administrari- ofiziala, zerbitzu berezietan dena erdi mailako teknikari gisa, eta Idazkaritzari atxikia.

Epaimahaiak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egunetan eratu beharko du.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak ondoko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu alegatu eta justifikatzen diren merezimenduak.

Merezimendu guziek behar dute alegatuak eta agiriekin egiaztatuak izan izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duen momentuan.

Epaimahaiak ez du inoiz ere kontuan hartuko alegatu eta agiriekin egiaztaturik ez dagoen merezimendurik, eta ez du ematen ahalko idazati bakoitzean paratutako puntuazioa baino altuagorik.

Epaimahaiak argibide eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

Lehiatzaileen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena duenaren alde eginen da. Hala ere berdin jarraituz gero, adin handiagoko lehiatzailearen alde eginen da.

Merezimenduen kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu Udaletxeko iragarki oholean parte hartzaileek lortutako puntuazioak, eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek beren merezimenduen balorazioaren gainean uste dutena alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkezten diren erreklamazioak ebatzirik, Epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda prestatuko du, puntuazio ordenaren arabera, eta alkate jaunari izendatzeko edo lanpostuak esleitzeko proposamena igorriko dio, deialdian sartutako lanpostu adinako lehiakideen alde.

10.-Lanpostu hutsak hautatu eta esleitzea.

Alkate jaunak epaimahai kalifikatzailearen proposamenean bildutako lehiatzaileei esleituko dizkie lanpostu hutsak, interesatuen eskariei jarraikiz eta erdietsitako puntuazioaren arabera.

Interesatuek alkate jaunari berari eginen diote eskaria, jakinarazpenean aginduko zaizkien egunean, orduan eta tokian. Paratutako epe horretan, eta aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskaria egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketaren lanpostuetan aritzeko eskubide guziak galduko dituzte. Lanpostuak esleitu eta gero, alkate jaunak izendapenak edo esleipen ebazpenak emanen ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

11.-Lanpostuaz jabetzea edo hura hartzea.

Lehiatzaileek alkate jaunaren aurrean egin beharko dute esleitutako lanpostuak hartu edo haietaz jabetu, izendapenaren edo esleipen ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik haista hamar egun naturaleko epean.

Epe horretan, eta aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, halakorik egiten ez dutenek, esleitutako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra, errekurtso hauetako bat para daiteke aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontaturik, aurretik organoari errekurtsoa paratzeko asmoa adierazita; edo,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian zuzenean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

13.-Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan ezartzen ez den edozein aferatarako, men egin beharko zaio Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden Langileen Estatutuak eta haren erregelamendu- xedapenek xedatzen dutenari, bereziki, Nafarroako Administrazio Publikoen lanpostuak betetzeari buruz indarrean dagoen Erregelamenduari eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Prozedura Administratiboari buruzko Legeari.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Tuterako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketan parte hartzeko eskabidea.

1.-Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: ................ jn./and., 19....eko .......aren ....(e)an, ........(e)n jaioa, NAN zk. ...... duena, helbidea .........(e)n (.......), ...... kalean, eta telefonoa ......... duena.

2.-Datu administratiboak.

a) Egoera administratiboa:

Egun betetzen duen lanpostua: ............

Zein lanpostutarako izan zen izendatua: ...........

Tuterako Udaleko funtzionarioa

Tuterako Udalaren menpeko erakunde autonomo bateko funtzionarioa

Tuterako Udaleko lan-kontratudun finkoa

Tuterako Udalaren menpeko erakunde autonomo bateko lan-kontratudun finkoa

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

Borondatezko eszedentzian

Nahitaezko eszedentzian

(X bat paratu, behar den tokian)

b) Maila edo sailkapen taldea: "D".

3.-Behean sinatzen duenak eskabideak aurkezteko paratutako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela adierazten du eta hori egiaztatzen duten agiriak ere badakartza.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak. Merezimenduak eskabideari erantsitako zerrendan agertzen dira.

5. Adieraz bedi:

Idazkaritza orokorra (artxiboa)

Kultura, prestakuntza eta gazteri alorra (ribotas ebro kiroldegia)

Eskatzen du: idazki hau behar den denboran eta moduan aurkeztutzat ematea eta gainerako agiriekin batera onartua izatea, Tuterako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu betetzeko lekualdatze lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Tuteran, 199..ko ..........aren ...(e)an.

TUTERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

2. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa (8. oinarria)

A.-Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:

1. Deialdikoak bezalako edo antzeko lanpostuetan edozein Administrazio Publikotan langile finko gisa emandako zerbitzuak: puntu bat, urte bakoitzeko.

2. Deialdikoak bezalako edo antzeko lanpostuetan edozein Administrazio Publikotan aldi baterako emandako zerbitzuak: 0,75 puntu, urte bakoitzeko.

3. Deialdikoez bestelako lanpostuetan edozein Administrazio Publikotan langile finko gisa emandako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

4. Deialdikoez bestelako lanpostuetan edozein Administrazio Publikotan aldi baterako emandako zerbitzuak: 0,20 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteak osoak ez badira, zerbitzua emandako egunen heinean dagokien puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. A idazati honi 30 puntu emanen zaizkio gehienez ere.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuetan, dagokien zatia deskontatuko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egondako denbora egoera horien aurretik zuen lanpostuan emandako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

B.-Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza saioetan parte hartu izana: 0,10 puntu, kreditu akademiko bakoitza edo baliokidea (10 irakastordu).

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroen irakastorduak hainbana baloratuko dira.

2. Iraupena edo irakastorduak agertzen ez dituzten ziurtagiriei kreditu bat emanen zaie.

3. Urte akademiko bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kreditu emanen zaizkie.

4. Puntuazio bera emanen da nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark konbalidatu. Horien artean daude espreski Sindikatuek prestakuntza iraunkorreko akordioen barne Administrazio Publikoetan antolatzen dituztenak.

2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria duten lan zientifikoak edo ikerlanak eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: gehienez ere bi puntu epaimahai kalifikatzailearen iritzira, lana edo jarduera taldean edo bakarrik egin den kontuan hartuta, baita biltzar edo argitalpenaren eremua ere: herria, erregioa, nazioa, nazioartea.

3. Sektore publikoan, prestakuntza saioak antolatu edo irakasle gisa haietan parte hartzea: gehienez ere puntu bat, epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoa iraupena ikusita.

B atalari buruzko oharrak:

1. Atal honetan deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

2. B atalaren puntuazioa, gehienez ere, 10 puntukoa izanen da.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9811958