II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- T U T E R A
Deialdia, Tuterako Udaleko ehorzle izateko lanpostu bat, funtzionario erregimenekoa, oposizio bidez betetzekoa. Hiri Antolamendu eta Ingurugiro Alorreko Ingurugiro Azpialorrean (Osasuna) ariko da
1. oinarria.-Baldintza orokorrak.
1.1. Deialdi honen xede da Tuterako Udaleko ehorzle izateko lanpostu bat, funtzionario erregimenekoa, oposizio bidez betetzea. Osasun departamentuan (Udalaren Hilerria) ariko da Hiri Antolamendu eta Ingurugiro Alorrari atxikia.
1.2. Lanpostuaren deskripzioa eta bete beharreko eginkizunei dagozkien berezitasunak; eginkizun nagusiak eta erantzukizunak.
1.2.a) Ehorzle arduradunaren eta hilerriko kudeaketaren ardunadunaren aginduak beteko ditu.
1.2.b) Ehorzleari dagozkion eginkizunak beteko ditu, honako hauek, alegia:
-Ehorzleku, hilobi, nitxo eta panteoiak ireki eta ixtea, hilotzak eta gorpuzkiak lurpean sartu eta lurpetik ateratzeko prestatzeko.
-Hilotzak eta gorpuzkiak lurpean sartu, lurpetik atera eta lekuz aldatzea, ardura osoz eta behar den itxura eta errespetoarekin.
-Hilerriko garbiketa eta saneamendu orokorra egitea, bere txoko eta gela guztiena, eta loreak zein zuhaitzak zaintzea.
-Hileta-autoetatik gorpuak hartu eta hobiratze lekuetara eramatea.
-Aginduen arabera, bere lan jardunak dirauen bitartean hilerria zaintzea, gertatzen diren ohiz kanpokoen berri emanez.
-Hezurtegi orokorrera eraman edo bildu behar diren gorpuzkiekin batera dauden arropa, jantzi, hil-oihal, hilkutxak, e.a. behar den lekuan eta horretarako diren tresna eta gailuak erabiliz erretzea. Hilotzak edo gorpuzkiak mugitzean ager daitekeen beste edozein gauza, baita haien protesien metalak ere, goiko arduradunari eman beharko zaizkio. Aurkitutako gauza edo metalen bat beretzat gordetzen duenari espedientea irekiko zaio, aginte eskudunaren aurrean jar daitekeen salaketa galerazi gabe. Espedientea irekiko zaio, orobat, hilotzak edo gorpuzkiak profanatu edo behar den errespetoz tratatzen ez dituenari.
-Hilerrian, bere lana egiteko, edozein lantresna, makina eta ibilgailu erabiltzea.
-Bere maila eta kategoriaren barrenean agintzen zaion bestelako edozein zeregin. Gainera, lanpostuari dagozkion eginbeharrekin zerikusia duten aipatu eratako lanak, nagusiak agindurik.
1.3. Izendapenak, ondorio guztietarako, nomina eta plantilako funtzionario bihurtuko du hautatua, lanpostuaz jabetzen den unetik beretik. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta hartuko du, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legean ezarri bezala.
1.4. Lanpostuak D mailari une bakoitzean dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legean eta Lansariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan aipatu bezala, aurrekontuak onesterakoan plantila organikoan zer aurreikusi, hari jarraituz.
1.5. Izendatua gertatzen den izangaiak Tuteran bizi beharko du, eta horretarako udalerri horretan finkatu beharko du bizitokia.
1.6. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.
Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ezarritako lanaldia izanen du. Zerbitzuaren beharretara egokituko da eta onetsitako egutegia beteko.
Edonola ere, lanpostuak igande eta jaiegunetan lan egitera behartzen du.
1.7. Oinarri hauetan aipatzen ez diren lan baldintzei dagokienez, Udalaren kontua den neurrian, Tuterako Udaleko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen zein aldi baterakoen lan baldintzei buruzko akordioan, Udalbatzak 1996ko otsailaren 26an onetsi eta 1996ko martxoaren 22an, 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen hartan, xedatutakoari jarraituko zaio.
1.8. Ahalmena du alkate jaunak Udalbatzarenak diren eskumenak erabiltzeko tramiteei dagokienez, errekurtsoak izan ezik. Epaimahai kalifikatzailearen akta eta komunikazioak hartuko ditu izendapena bitarte. Berari dagokio izendapena ere, baina epaimahaiaren proposamenari dago loturik. Gainera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.
Bigarrena.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Hautapen probetan onartu eta parte hartzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eta hala adierazi eskabidean:
a) Nazionalitate espainiarra eta adinez nagusi izatea. Abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legearen 1. artikuluan xedatutakoa beharko da bete.
b) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Eskola Graduatuko (Oinarrizko Ikasketen Ziurtagiria), Lehen Mailako Lanbide Heziketako edo baliokidea den tituluaren jabe izatea, edo eskuratzeko moduan.
c) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa zein psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
2.2. Aipatu baldintza horiek betetzen dituela egiaztatu beharko du lanpostua eskuratzen duen izangaiak, deialdi honen 7.3 oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen direla ulertuko da.
Hirugarrena.-Eskabideak.
3.1. Probetan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hurrengo 30 egun naturalen barrenean, udal bulegoak irekita dauden ordu eta egun baliodunetan, edo bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko araudiari jarraituz. Eskabide eredua I. Eranskinean dator, eta aipatu Erregistroan eskuratu ahalko da.
3.2. Ezintasunik duten pertsonek eskabidean beharko dute adierazi zein den ezintasun hori. Horretaz gainera, ariketak egiteko, denbora eta baliabideen aldetik behar eta egiten ahal diren egokitzapenak eskatu beharko dituzte.
3.3. Eskabidearekin batera espedientearen izapidaketa eta azterketarako eskubideengatik Udal Diruzaintzan (Udaletxeko 3. solairuan) 1000 pezeta ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da. Hori ez aurkeztuz gero, frogetatik baztertzeko arrazoirik aski izanen da.
Ez dute ordaindu beharrik izanen, INEMen lan eskaeraren txartela izanik, langabeziako laguntzarik jasotzen ez dutenek.
3.4. Eskabideak aurkezteko finkaturiko epea ezin izanen da luzatu.
Laugarrena.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Udaleko alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Bertan jakinaraziko du baztertutako izangaiek hamar egun baliodun dituztela, argitalpenetik hasita, erreklamazioak egin eta okerrak, horrelakorik balitz, zuzentzeko.
4.2. Epea iraganik eta behin ebatzita daudela, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Argitalpen horretan adieraziko dira probak hasteko tokia eguna eta ordua, 1999ko otsailean, seguru aski.
Bosgarrena.-Epaimahai kalifikatzailea.
5.1. Hurrengo hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Luis Casado Oliver.
Ordezkoa: María Eugenia Lasheras García.
1. mahaikidea: Jesús José Tobajas Lainez.
1. ordezkoa: Manuel García Menacho.
2. mahaikidea: María Luisa Sanz De Galdeano Barricarte.
2. ordezkoa: María Pilar Atienza Sánchez.
3. mahaikidea: Isaac Lasanta Carrascosa. Langile Batzordeko kidea.
3. ordezkoa: Jesús Enciso Zardoya. Langile Batzordeko kidea.
Mahaikide idazkaria: María Carmen Montoya Sánchez.
Mahaikide idazkariaren ordezkoa: José María Ustarroz Santacara.
5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da. Horretarako eta jarduteko, kideen gehiengo absolutua beharko du.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduan sor daitezkeen auzi guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietarako, edo batzuetarako soilik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horien gainean beste ezertan ez diete laguntzarik emanen epaimahaikoei.
Seigarrena.-Oposizioaren garapena.
6.1. Deialdi bakar bat eginen zaie izangaiei ariketa bakoitzerako. Nortasun Agiri Nazionala, boligrafoa, arkatza eta borragoma dituztela beharko dute agertu. Azaltzen ez direnak baztertuta geldituko dira.
6.2. Hautapen probak egiteko, eskabidean adierazitako egokitzapenak eginen dira denbora eta baliabide aldetik haien eskaera egiten duten ezinduentzat.
6.3. Itxitako plikak erabiliko dira.
6.4. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
a) Lehen ariketa: gehienez ere 2 ordutan egin beharko da ariketa bat deialdi honen II. eranskinean ezarritako gai-sortari buruz. Gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta 15etik beherako puntuazioak baztertuko.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak prestatutako proba praktikoak, deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia dutenak. Gehienez ere 50 puntu, eta 25etik beherakoak baztertuko dira.
c) Hirugarren ariketa: Nafarroako Gobernuko Psikologia Aplikatuaren Institutuak prestatuko duen test psikotekniko bati erantzutea. 20 puntu gehienez ere, eta 10etik beherakoak baztertuko dira.
6.5. Epaimahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du, eta kalifikazio guztien batez-besteko aritmetikoa izanen da kasuan kasuko ariketa zatiaren puntuazioa.
6.6. Proba edo ariketa bakoitza zuzendurik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, probak egin diren tokian edo Udalaren iragaki oholean, haiek gainditzen dituzten izangaien zerrenda beren kalifikazioekin, baita hurrengo proba edo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua ere, gutxienez hogeita lau edo berrogeita zortzi ordu lehenagotik, hurrenez hurren.
t5 Zazpigarrena.-Gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa egin eta gero, epaimahaiak jendaurrean agertuko du Udaletxeko Iragarki Oholean eta azken ariketa burutu den lekuan, probak gainditu dituztenen zerrenda, atera duten puntuazioaren araberako ordenan, eta Udaleko alkate udalburuari igorriko dio izendapen proposamena, deialdiko lanpostu kopurua adinako izangairen aldekoa.
7.2. Aipatu proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
7.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaletan, proposatutako izangaiek dokumentazio hau beharko dute aurkeztu Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) Nortasun Agiri Nazional jatorrizkoa eta haren fotokopia.
b) Eskola Graduatuko titulua (Lehen Ikasketen Ziurtagiria), Lanbide Heziketako Lehen Mailakoa edo baliokide bat, jatorrizkoa eta fotokopia, edo bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta Espainiako 1978.eko Konstituzioak indarra hartu ondotik inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bazterturik ez dela dioena.
d) Ziurtagiri medikoa, karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea eragozten ahal dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duena.
e) Zin egin edo hitz eman Nafarroako Foru Erregimena errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguari dagozkion beharkizunak zintzo beteko dituela.
7.4. Aipatu epe horren barrenean, eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen dute funtzionario izendatu, eta ordu arteko jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, bere eskabidean eginiko faltsukeriagatik legokiokeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.
7.5. Aurreko atalean aurrikusitakoa gertatuz gero, alkate udalburuak hutsunea betetzeko, 7.1. atalean aipatzen den zerrenda hartu eta hango hurrengo izangaia bereiziko du, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.
Zortzigarrena.-Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautatzeko prozedura amaitu eta izangaiak 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondotik, alkate udalburuak izangaia izendatuko du. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.2. Izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aurrera. Epe horretan, eta behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Tuterako Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, 7.4 eta 7.5 ataletan aurrikusitakoari jarraituko zaio.
Bederatzigarrena.-Errekurtsoak.
Interesatuek deialdi honen eta bere oinarrien aurka jo ahalko dute, baita oinarri horien eta hautapen organoen jarduketaren ondoriozko egintza administratiboen aurka ere, administrazio prozedura erregulatzen duten arauetan aurreikusitako kasuetan eta moduan, hain zuzen. Egokiak iruditzen zaizkienez gain, interesatuek errekurtso hauetako bat jarri ahalko dute:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo helegiten den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aldez aurretik errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanda organo egileari; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo helegiten den aplikazio egintza jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.
ESKABIDE EREDUA
............ jauna/andrea, adinez nagusia, ........ zenbakidun N.A.N.aren jabe, 19...eko ....aren ...(e)an ........... herrian (........) jaioa, helbidea ............. (........) .............. kaleko ... zenbakiko ... solairuan eta ....... posta kodea eta ...... telefonoa dituena,
Azaltzen du:
Tuterako Udaleko ehorzle izateko lanpostu bat, funtzionario erregimenekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiaren hautapen probetan onartua izatea eskatzen duela. Eta eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela:
-Karguan jardutea eragotziko dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez izatea.
-Inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea, ezta eginkizun publikoak betetzeko gabetua ere.
-Deialdiko 2. oinarrian zehaztu titulazioaren jabe izatea.
-Deialdian adierazi moduan, azterketa eskubideak ordainduak izatea. Horren frogatzat du gordekina.
f Ezindurik dagoela, eta eskatzen duela jar dakizkion eranskin gisa aipatzen dituen egokitzapenak, aditzera ematen diren arrazoiengatik. (Aparteko orri batean zehaztuko dira ezintasunaren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak).
f Ez duela inolako ezintasunik
(Jarri X bat behar den tokian)
Horrenbestez:
Eskatzen dizu eskabide hau ontzat eman eta, ondorioz, Tuterako Udaleko ehorzle izateko lanpostu bat, funtzionario erregimenekoa, oposizioz betetzeko deialdian parte hartzea onar diezaiozun.
Tuteran, 19..ko .........aren ....(e)an.
(Sinadura)
TUTERAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA
II. ERANSKINA
1.-Hilotzen Txukuntasuna arautzen duen Erregelamendua (1974ko uztailaren 20ko Dekretua, abuztuaren 17ko 2263/74 "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
2.-1986ko maiatzaren 9ko Foru Dekretua, 123/86 zenbakiduna, Hilotzen Txukuntasunari buruzkoa.
3.-1987ko apirilaren 14ko Foru Dekretua, 87/87 zenbakiduna, Hilotzen Txukuntasunari buruzkoa. 1986ko maiatzaren 9ko F.D. osatzen du.
4.-Tuterako Udalaren Ordenantza, Hilotzen Txukuntasunari buruzkoa.
Iragarkiaren kodea: A9811957