14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

Kultur Etxeko arduradun lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarriak

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Azkoiengo Udalaren Kultur Etxeko Arduradun lanpostua lehiaketa-oposizio sistemaren bidez betetzea, lan-kontratu finkoarekin, Nafarroako Administrazio Publikoetarako Sarrerari buruzko Araudian ezarritakoari jarraituz.

1.2. Horretarako 6. oinarrian azaltzen diren aukeraketa saioak eginen dira.

1.3. Lansaioaren araubidea zerbitzuaren beharretara eta, beti ere, Udalak emandako barne-arauetara moldatuko da, eta urtero onetsiko den egutegiari eutsiko zaio. Deialdi honetan eskaintzen den lanpostuko zerbitzuaren berezitasunak direla eta, lansaioa Kultur Etxearen erabiltzaileen beharrizanen arabera aldatu ahal izanen da. Urteko lanorduak gehienez 1.649 izanen dira.

1.4. Lanpostuari dagokion urteko ordainsari gordinaren kontzeptuak eta horien zenbatekoak honako hauek dira:

Oinarrizko soldata: 1.886.122 pezeta. Ordutegia aldatzearen ziozko osagarria: oinarrizko soldataren % 12. Antzinakotasuna: oinarrizko soldataren % 3, mugaeguneratu eta hobetutako hirurteko bakoitzeko.

Ordainsari horiek hamalau soldata arrunt eta aparteko bi soldatetan banatuko dira; lehenbizikoak hilero ordainduko dira, eta bigarrenak sei hilean behin.

Oinarrizko soldata urtero eguneratuko da, udal administrazioan lan-kontratuarekin ari diren gainerako langileei aplikatzen zaien portzentaia berean.

1.6. Liburutegiko arduradunaren eginkizunak ondokoak izanen dira, besteak beste eta orientazio gisara:

-Kultur Patronatuari Kultur Etxea erabiltzeko aurkezten zaizkion eskabideak bildu eta haiei buruzko txostenak egitea.

-Patronatuaren erabakia, baiezkoa edo ezezkoa, eskatzaileei jakinaraztea.

-Kultur Etxea zabalik dagoen bitartean ordena zaintzea, behar izanez gero.

-Kultur taldeek edo norbanakoek Kultur Etxea behar bezala erabiltzen ez badute Patronatua jakinean jartzea.

-Kultur Etxeko atezainaren eginkizunetan aritzea.

-Kultur Patronatuaren idazkari lanak egitea.

-Kultur Etxeko ekintzak iragartzea, kartelak, kotxeetako megafonia, irrati-telebistako tarteak eta abarreko bideak erabiliz.

-Urteko egitaraugintza sustatzea eta Kultur Patronatuari egitarauei buruzko memoriak aurkeztea.

-Nafarroan egiten diren kultur jarduerei buruz informazioa biltzea eta Patronatuari ematea.

-Vianako Printzea erakundearekin eta beste kultur etxe edo erakunde batzuekin harreman etengabeak izatea.

-Kultur ekintzetarako kontratatzen diren taldeei abegi egitea eta behar duten laguntza ematea.

-Talde horiekin ados jartzea iristeko orduak, beharrizanak eta gainerako zertzeladak zehazteko.

-Kultur Etxeko kultur jarduera bakoitzari buruzko txostena egitea.

-Azkoiengo kultur taldeekin harremanak izatea, eta beste kultur erakunderen batek eskatuz gero haiei buruzko informazioa ematea.

-Labur esanda, herriko kultura sustatzea, herritarren partehartzea helburu nagusia delarik.

-Kultur Patronatuak garaia denean ezarriko dituen gainerako eginkizunak.

2. oinarria.-Hautagaiek bete beharreko beharkizunak.

2.1. Lanposturako hautagaiek beharkizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adin nagusikoa eta Europar Batasuneko herritarra izatea.

b) Titulu hauetakoren bat edo baliokideren bat edukitzea: Eskola Graduduna, lehen mailako Lanbide Heziketa.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko gaitasuna kenduta edo etenda ez edukitzea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Azkoiengo Udal Idazkaritzan aurkeztu behar dira, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan. Eskabidearen eredua eranskinean dago.

3.2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Tituluen frogagiriak, edo bestela horien fotokopiak, fedemaile publikoak erkaturik.

c) Azterketa-eskubideengatik Udal Gordailuzaintzan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria.

d) Azaldutako merezimenduen frogagiriak eta jatorrizko ziurtagiriak, edo Administrazioak kautoturiko kopiak.

4. oinarria.-Hautagaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta ondorengo hamar egunen barruan, Azkoiengo Alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda udaletxeko iragarki-oholean jarriko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.2. Hautagai baztertuek, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondorengo hamar egun baliodunetan, erreklamazioak jarri edota akatsak ongitu ahal izanen dituzte, idazkia aurkeztuz Azkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean.

4.3. Epe hori amaitu eta erreklamazioak eta ongitzeak ebatzi ondoren, Alkate jaunak hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Azkoiengo udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko da, eta aldi berean lehenbiziko oposizio- saioen eguna, ordua eta lekua jakinaraziko dira.

5. oinarria.-Epaimahaia: osaketa eta jarduketak.

5.1. Epaimahaian honako hauek izanen dira:

-Mahaiburua: Pedro Irigaray Yoldi jauna, Azkoiengo Udaleko Alkatea.

-Mahaiburuaren ordezkoa: Miguel Martínez Falero Pascual jauna.

-Lehen mahaikidea: Joaquín Blasco Urroz jauna, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Lehen mahaikidearen ordezkoa: José María Ciordia Lorente jauna, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Bigarren mahaikidea: Florencio Gutiérrez Arrondo jauna, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Miguel Martínez Cortés jauna, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Hirugarren mahaikidea: Javier Lorea Villafranca jauna, Azkoiengo Udaleko langileen ordezkaria.

-Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

-Laugarren mahaikidea: María José Vidorreta Alfaro andrea, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Angel María Pérez Osés jauna, Azkoiengo Udaleko zinegotzia.

-Idazkaria: Miguel Chivite Sesma jauna, Azkoiengo Udaleko Idazkaria.

-Idazkariaren ordezkoa: Francisco Javier Arbeloa Boneta jauna, Azkoiengo Udaleko funtzionarioa.

5.2. Hautagaiek epaimahaiko kideak ezetsi ahal izanen dituzte, Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako bideetatik.

5.3. Epaimahaiak eratu eta jardun ahal izan dezan, gutxienez kideen gehiengo osoak bildu beharko du.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak; berdinketa gertatuz gero, mahaiburuak kalitatezko botoa erabili ahal izanen du.

6. oinarria.-Lehiaketa-oposizioaren nondik norakoa.

6.1. Lehiaketa fasea.

Epaimahaiak lehiaketa baloratuko du gainerako saioak egin baino lehen. Baremo hau erabiliko du:

1. Kultur koordinatzaile edo Udal Kultur Etxeko arduradun lanetan aritua izatea: 7,5 puntu urteko; gehienez 15 puntu.

2. Kulturaren zabalkundearekin zerikusia duten ikastaroak, erakunde ofizialek aintzatetsiak: 2 puntu 20 ikastorduko; gehienez 5 puntu.

6.2. Oposizio fasea.

Oposizio fasean saio teoriko-praktiko bat eta elkarrizketa bat eginen dira. Idatzizko saio teoriko- praktikoa honela eginen da:

Azkoiengo kultur programazioa osatu beharko da, kontuan harturik Udalak dituen baliabideak, herriko kultur elkarte eta taldeen ezaugarriak, erakunde publikoen kultur egitarauak eta laguntzak eta abar. Saioan galdera laburrak egin ahal izanen dira kultur jardueren nondik-norakoa, beharkizunak etab. direla eta. Saio honetan 70 puntu bil daitezke eta 35 puntu baino gutxiago lortzen dituztenak baztertuak izanen dira.

6.3. Elkarrizketa.

Aurreko saioa gaindituz gero, hautagaiek epaimahaiko kideekin lanaren xehetasunei buruzko elkarrizketa izanen dute. Saio honetan 10 puntu bil daitezke.

7. oinarria.-Identifikazioa eta beste zehaztasun batzuk.

7.1. Hautagaiek nortasun agiri nazionala edo legez horren baliokidea den agiria eraman behar dute saioetara. Apunteetatik kopiatu edo saioetan bestelako iruzurrak egiteak berehala baztertua izatea ekarriko du, bidezkoak izan litezkeen zigor-jarduketen kalterik gabe.

8. oinarria.-Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Saioetako puntuazioak batu ondoren, Epaimahaiak puntuazioak zerrenda batean jarriko ditu handienetik txikienera, eta aurreneko lekuan dagoen hautagaia izendatzeko proposamen lotarazlea igorriko dio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. oinarria.-Agirien aurkezpena.

9.1. Proposatutako hautagaiek, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo beraiei banaka jakinarazi ondorengo hogeita hamar egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztuko dituzte Azkoiengo udaletxeko Erregistro Orokorrean:

a) Jaiotza aktaren ziurtagiria.

b) Zinpeko adierazpena edo promesa, hautagaia ez dutela inoiz kendu Estatu, autonomi erkidego, probintzia, udal eta toki erakundeen zerbitzuko kargu, lanpostu edo eginkizunetatik eta eginkizun publikoetan jarduteko gai dela.

c) Eskatutako titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia erkatua, lehenago aurkezten ez bada.

Oinarri honetan adierazitakoa bertan ezarritako epeetan egiten ez bada, ezingo da ez izendapenik ez kontrataziorik egin eta eskubideak deuseztatu eginen dira.

Hala denean, izendapenerako proposamena berez egokituko zaio puntuazioen araberako zerrendan hurrena dagoen hautagaiari, baldin eta aukeraketa saioak gaindituak baditu.

10. oinarria.-Izendapena eta karguaz jabetzea.

10.1. Proposaturiko hautagaiak beharkizunak garaiz eta behar bezala bete ondoren, Udalbatzak izendatu eginen du, Alkateak horretarako berariaz deiturik. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izendatutako hautagaiak hilabeteko epean jabetu behar du karguaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Aurretiaz Nafarroako Administrazio Publikoetarako Sarrerari buruzko Araudiaren 35. artikuluan aurreikusitako zina edo promesa eginen du.

Epe horretan karguaz jabetzen ez bada bere eskubide guztiak galduko ditu, ezinbestez egin duela behar bezala frogatu ezik. Hala denean, haren lekuan puntuazioen araberako zerrendan hurrena dagoen hautagaia jarriko da, baldin eta aukeraketa saioak gaindituak baditu, eta bederatzigarren oinarrian azaldutakoa eginen da.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

11.1. Deialdiaren, haren oinarri eta administrazio- egintzen eta aukeraketa organoen jarduketen kontra errekurtso hauek jarri ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, legeria orokorrean ezarritakoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua.

b) Gorabidezko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Auzitegi horren ebazpenek, berariazkoak nahiz isilbidezkoak izan, foru administrazioaren bidea agortuko dute eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunetan aurkaratu ahal izanen dira, legeria orokorraren arabera.

Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkatea, Pedro Irigaray Yoldi.

E R A N S K I N A

.................. jaun/andrea, adin nagusikoa; N.A.N.: .........; jaiotze eguna: ...........; jaiotze herria: ..........; probintzia: ........; helbidea: .......... (herria), ........ (kalea), ... (zk.), ...... (posta kodea); telefonoa: ........

Hona azaldu da, eta bidezko eran ondoko hau adierazi du:

Kultur Etxeko arduradun lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian onar dezatela eskatu nahi duela.

Ez duela kargu horretan aritzeko ezgaituko lukeen gaixotasunik ez akats fisikorik.

Ez dagoela erorita indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun karietan.

Ez dutela disziplina espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kendu eta ez dagoela ezgaiturik funtzio publikoetan aritzeko.

Deialdian eskatutako titulazioa baduela.

Eskabideak aurkeztutako epearen azken egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

Horregatik:

Eskabide hau jaso eta Kultur Etxeko arduradun plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian onar dezatela eskatu nahi du.

Azkoienen, 199..ko .........aren ...(e)(a)n

Iragarkiaren kodea: a9811428