14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B I O T Z A R I

Obrak lehiaketan

Biotzariko Kontzejuak lehiaketarako dei egin du goiko ur-hornidura egiteko obrak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: Biotzariko goiko ur-horniduraren kaptazioa egin eta urak eramateko obrak egitea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, presako tramitazioarekin.

Kontrataren aurrekontua: 13.334.239 pezeta (BEZa barne).

Egiteko epea: hilabete eta erdi, edo eskaintzan adierazitakoa, txikiagoa balitz.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Biotzariko Kontzejuan aurkeztu beharko dira, 1999ko otsailaren 26ko eguerdiko hamabiak arte

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan datorrena.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude "Copyprint" dendan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 38an.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Biotzariko Kontzejuko batzar aretoan, 1999ko martxoaren 3an, arratsaldeko seietan.

Biotzarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita hiruan. Kontzejuburua, José Bortiri.

Iragarkiaren kodea: A9900716