II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B U R L A T A
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, obra eta garbiketen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarena
Burlatako Udaleko alkateak, Udal honetako obra eta garbiketen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 5. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, deialdia 1998ko azaroaren 25eko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, gaurko egunarekin eman du ondoko ebazpena:
1. Udal honetako obra eta garbiketen arduradun izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea. Hona hemen:
Onartuak:
DOMINGO BARBARIN URDIROZ
Baztertuak: inor ere ez.
2. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
-Mahaiburua: José Luis Góngora Setuáin jauna, Burlatako Udaleko alkatea.
-Ordezkoa: Gerardo Amillano Urdiain jauna, Udalaren Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordeko burua.
-Mahaikidea: Juan Jiménez Lecumberri jauna, Nafarroako Gobernuak hautaturiko teknikaria.
-Ordezkoa: Eduardo Morentin Guergue jauna, Nafarroako Gobernuak hautaturiko teknikaria.
-Mahaikidea: José Luis Estanga Nagore jauna, Iruñeko Udalak hautaturiko teknikaria.
-Ordezkoa: Pedro Jurío Jurío jauna, Iruñeko Udalak hautaturiko teknikaria.
-Mahaikidea: Martín Lasa Iturralde jauna, Atarrabiako Udalak hautaturiko teknikaria.
-Ordezkoa: Carlos Ballesta Sarasketa jauna, Atarrabiako Udalak hautauriko teknikaria.
-Mahaikidea: Manuel García Pedraza jauna, Burlatako Udaleko langileriaren ordezkaria.
-Ordezkoa: Iñaki Marugán Agesta jauna, Burlatako Udaleko langileriaren ordezkaria.
3. Izangaiek lanpostuarekiko duten egokitzapena baloratzeko proba psikoteknikoak 1999ko otsailaren 15ean eginen dira, goizeko bederatzietan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Nabarreria, 39).
Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeita bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.
Iragarkiaren kodea: A9900717