II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Akats zuzenketa, hirigintza lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 9. Ordenantzan, tarifen eranskineko VI. epigrafean
Oharturik akats materiala dagoela iragarki batean, non 1998ko abenduaren 31ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1999ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu dirusarreren eta prezio publikoen arautzea behin betiko onestea argitaratu baitzen, arestian aipatu Ordenantza fiskal horren tarifen eranskineko VI. epigrafeari dagokionez, behar den zuzenketa ematen da ondotik.
9347. orrian, bigarren zutabean, "Birzatiketak: 6.565 pezeta. Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 55.095 pezeta." dioen tokian hala esan behar du: "Birzatiketak: 55.095 pezeta. Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.565 pezeta."
Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemeretzian. Alkate udalburua, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9900709