II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E R R O I B A R
1999ko karga tasak
Erroibarko Udalak, 1999ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legean, martxoaren 10ekoa, xedatutakoa aplikatuz, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:
1. Ehuneko 0,27ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2. Ehuneko 0,29ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3. Ehuneko 2ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.
4. 1,02 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: portzentaia: % 2,2 eta tasa ehuneko 8koa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioetarako.
Erroibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hogeian. Alkatea, Pedro Garrido Belza.
Iragarkiaren kodea: A9900648