II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E T X A U R I
Lehiaketa, Etxauriko hilerriko kanpoko urbanizazioa egiteko lanak kontratatzeko
Xedea: Etxauriko hilerriko kanpoko urbanizazioa egitea.
Aurrekontua: 4.221.240 pezeta (BEZa barne).
Adjudikazio modua: lehiaketa.
Behin-behineko fidantza: lanak egiteko aurrekontuaren % 2 (84.425 pezeta).
Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita zazpigarren egun balioduneko arratsaldeko hirurak arte.
Eskaintzak aurkezteko tokia: Etxauriko Udaleko idazkaritzan.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Etxauriko Udaleko bulegoan, 1 zenbakiko kartazalean aurkeztutako dokumentazioa kalifikatu ondoko hamargarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen direnak.
Agiriek jatorrizkoak beharko dute izan edo kopia kautotuak.
Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren plegua Etxauriko Udaleko idazkaritzan egonen dira interesatuen eskura, 12:00etatik 15:00ak arte. Dokumentu guztien ale bat eskuratu daiteke Sanchos dendan, Nafarroako Blanca plazan, 9-10, Iruña.
Etxaurin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Alejandro Labiano Irujo.
Iragarkiaren kodea: A9900622