II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A N U E
Pagoak enkantean
Anueko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egin du honako oihan probetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra.-13.209 pago, 1.398 metro kubiko zur eta 1.381 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.857.500 pezeta.
Eskaintzak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte aurkeztu ahalko dira, plegu itxi baten barnean.
Pleguak jendaurrean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.
Eskaintza biltzen duen gutunazalean berean enpresaren sailkapen agiria, jatorrizkoa edo kopia kautotua sartuko da eta baita udal diruzaintzan hasierako prezioaren % 2 fidantzatako utzi izanaren gordekina edo Anueko Udalaren izenean luzaturiko banku-taloia ere.
Eskaintzak ondoren agertzen den proposamen ereduari jarraikiz aurkeztuko dira.
Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai, Olaguen.
Anuen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Miguel Angel Larrayoz Vidán.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: .............., N.A.N. zk.: .............. Herria: ........., Kalea: .........,
Enpresa sailkapenaren agiriaren zenbakia: ............
Anueko Udalak ...........(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako enkatearen berri izanik, horren bidez salduko baita 13.209 pagok osaturiko lote bat, 11.857.500 pezetatan tasatua, horren truke .......... (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta eskaintzen dut, ezagutzen eta onartzen ditudalarik enkante horretarako ezarritako baldintzak.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9900621