14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E I T Z A

1999ko lan egutegia

Leitzako alkate jaunak, 1999ko ilbeltzaren 9ko ebazpenaz, honako hau erabaki du:

1.-Leitzako Udalarentzat, 1999ko larunbat eta igande guztiak balio gabeko egunak izanen dira epeak kontatzeko, baita hauek ere:

-Urtarrilaren 1a eta 6a.

-Martxoaren 19a.

-Apirilaren 1a, 2a eta 5a.

-Maiatzaren 1a.

-Abuzturen 10a, eguerdiko 12etatik aurrera, eta abuztuaren 11, 12, 13 eta 14a.

-Irailaren 29a.

-Urriaren 12a.

-Azaroaren 1a.

-Abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

2.-Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan."

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ilbeltzaren bederatzian. Alkatea, Mikel Illarregi Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9900533