II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- K A S E D A
1999ko kontribuzio eta zergetako karga tasak
Kasedako Udalak, 1998ko abenduaren 28an egindako osoko bilkura berezian, honako hau onesteko erabakia hartu zuen:
1. % 0,25eko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuziorako.
2. % 0,53ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuziorako.
3. % 1,40ko errekargua jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotari (beti ere Viscofán-ekiko akordioaren arabera).
4. % 4ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
Balioaren igoera zehazteko portzentaia:
10 urte bitarteko epea: % 2,5
20 urte bitarteko epea: % 2.
Kuota zehazteko karga tasa: % 12.
1999ko ekitaldian izanen du indarra harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari eta 2/95 Foru Legearen 11. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Espedienteak interesatuen eskura egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.
Kasedan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Andrés Basterra.
Iragarkiaren kodea: a9900112