14. ALDIZKARIA - 1999ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E T E L U

1999ko karga tasak

Beteluko Udaleko batzorde kudeatzaileak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabian egindako bilkuran, besteak beste, ondoren hitzez hitz ematen den testua onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraiki:

1. 1999ko karga tasak.

1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: % 0,47.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: % 0,80.

1.3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa: % 3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

-Herrigunean kokatutako jarduerak: Udalaren indize txikiena, % 1,1ekoa.

-Herriguneaz kanpo, sakabanatutako jarduerak: Udalaren indizie txikiena, % 1,05ekoa.

1.5. Hirilurren balio igoera: % 3ko indize bakarra aplikatuko da urte tarte guztietarako. Karga-tasa ere bakarra izanen da, % 18koa.

2. Erabaki honek 1999ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

3. Orok jakin dezan ematen da argitara, ohartaraziz erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi- helegitea paratu ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Betelun, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hamabian. Alkatea udalburua, Jesús González González.

Iragarkiaren kodea: a9900111